- https://www.kulturaz.eus/agenda/arizona
- ARIZONA
- 2025-09-28T19:00:00+02:00
- 2025-09-28T23:59:59+02:00
- Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak 'Arizona' antzezlana eskainiko dute Soreasu Antzokian.
- ARIZONA
ARIZONA
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak 'Arizona' antzezlana eskainiko dute Soreasu Antzokian.

Margareth eta George Arizonako mugaraino heldu dira. Lehenengoa, amets batekin: Musikal bat egitea. Bigarrena, misio bat betetzera “Proiektua”-k hala aginduta; Gu bizilagunengandik banatzen gaituen muga marrazten den lekuraino joan eta hura defendatu. Baina defendatu norengandik? Zelatan, ezkutuan, gurutzatzeko aukera txikienaren zain dauden hoiengandik. Eta zergatik nahi dute guregana etorri? Galdera gehiegi Georgen adimen zurrunarentzat eta erantzun gutxi Margarethen jakinmin asezinarentzat. Muturreraino eramandako bi pertsonaiak parodia zoroena eta tragedia gordinena banatzen dituen marra/mugaren gainean jolasean ibiliko dira, aktualitatea ia monopolizatu arte betetzen duen gai unibertsal hau oholtzan jarri eta sasitragediasasikomedia-sasi musikal forman eskeiniz. Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Behobian, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatua den harresi bakoitzean. Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain.