Azpeitia, E-20730

ARKEOLOGIA ASTEA | Errinozeroak, hienak, elur-oreinak eta hartzak Urolako Bailaran?

2022-11-17 19:00:00+01:00
2022-11-17 19:00:00+01:00
2022-11-17 19:00:00+01:00
HITZALDIA
Zestoako Alonderoko udal aretoa
ARKEOLOGIA ASTEA | Errinozeroak, hienak, elur-oreinak eta hartzak Urolako Bailaran?

Errinozeroak, hienak, elur-oreinak eta hartzak Urolako Bailaran? Zestoako Baio eta Amabiturrietako aztarnategiak. Hizlaria: Asier Gómez Olivencia.

Baioko aztarnategiak (Zestoa) zeresan ugari emango du etorkizunean, hitzaldiaren tituluan suma daitekeen bezala. Asier Gomez EHU Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea da proiektuaren zuzendaria, eta zientzialari talde bikain bat bildu du Baioko eta Amabiturrietako (Zestoa) aztarnategiak ikertzeko. Antxieta Arkeologia taldekoek, 1990ean eta 1998- 1999 bitartean, zundaketa bat egin zuten Baion, eta orain ikerketa sakonagoa egitea da helburua. Momentuz dakiguna da Gipuzkoako faunarik zaharrena dagoela koba honetan, baina zalantzarik gabe, beste ezusteko pozgarriren bat emango du aztarnategiak, eta Asier Gomezek hitzaldian ere bai seguruenik.

ARKEOLOGIA ASTEA | Errinozeroak, hienak, elur-oreinak eta hartzak Urolako Bailaran?