Azpeitia, E-20730

ARKEOLOGIA ASTEA | Zestoako Neanderthalak ezagutzen

2022-11-15 19:00:00+01:00
2022-11-15 19:00:00+01:00
2022-11-15 19:00:00+01:00
HITZALDIA
Zestoako Alonderoko udal aretoa
ARKEOLOGIA ASTEA | Zestoako Neanderthalak ezagutzen

Amalda III, Altzolarats (Zestoa): Zestoako Neanderthalak ezagutzen. Hizlaria: Joseba Rios Garaizar.

Joseba Riosek, Bizkaiko Arkeologi Museoko ikerlaria, indusketa kanpaina oso emankorra zuzendu du Amaldako haitzuloan. Gipuzkoan oso gutxi dira neandertalen presentzia frogatua izan den aztarnategiak, eta hau da horietako bat. Bertan, Erdi Paleolitoan ondo kontserbatutako okupazio-maila dagoela egiaztatzen duten faunaren laginak eta harrizko industriaren aztarnak berreskuratu dira.

Amaldako aztarnategiko gai interesgarri eta eztabaidatuena zera da: bertan aurkitutako fauna-aztarnen jatorria. Neandertalek ehizatutako produktua da, ia esklusiboki? Edo aztarnategia beste animalia haragijaleen zulo bat zen, gizakiek noizbehinka erabiltzen zutena? Ea zer dioen Riosek hitzaldian.

ARKEOLOGIA ASTEA | Zestoako Neanderthalak ezagutzen