- https://www.kulturaz.eus/agenda/arkupehotsak
- ARKUPEHOTSAK | MAIDER CIGARROA + I6 + HARTZAK ZERUAN
- 2026-06-13T18:00:00+02:00
- 2026-06-13T23:59:59+02:00
- Maider Cigarroa, i6 eta Hartzak Zeruan taldeek kontzertua eskainiko dute Arkupehotsak egitasmoaren baitan.
- ARKUPEHOTSAK | MAIDER CIGARROA + I6 + HARTZAK ZERUAN
Azpeitia,
E-20730
ARKUPEHOTSAK | MAIDER CIGARROA + I6 + HARTZAK ZERUAN
Maider Cigarroa, i6 eta Hartzak Zeruan taldeek kontzertua eskainiko dute Arkupehotsak egitasmoaren baitan.
2026-06-13 18:00:00+02:00
2026-06-13 18:00:00+02:00
2026-06-13 18:00:00+02:00
KONTZERTUA
SANAGUSTINPEN
Ekainaren 13an, 2026 Arkupehotsak ekimeneko talde hautatuek kontzertu bana eskainiko dute Plaza Nagusiko arkupean, Sanagustinpen. Hauek dira aurtengo talde hautatuak:
- MAIDER CIGARROA: Maider Cigarroa Iparraldetik datorren abeslari eta konpositorea da. Bere bakarkako proiektuan, transmisioa, memoria eta belaunaldien arteko loturak lantzen ditu, bereziki emakumeen arteko transmisioan arreta jarriz. Ahotsa, erritmoa eta gorputza dira bere sorkuntzaren ardatzak, keinu eta lotura ikusezinak azaleratzeko. Zuzenekoa giro intimo eta erritmikoan pentsatua dago, kolektibotasunaren eta entzute partekatuaren inguruan eraikia.
- I6: Elorrioko Izeiren proiektu pertsonala da. Dagoeneko 2 diska kaleratu ditu, instrumentu denak berak grabatuta, eta hirugarren bat prestatzen ari da. Euskaraz abestutako kantak zein instrumentalak konposatzen ditu. Hainbat estilo jorratzen ditu, baina gehienbat rock musika lantzen du.
- HARTZAK ZERUAN: Arakil bailarako Hiriberrin sortutako PowerDuo-a gara Hartzak Zeruan. Biok, Aitor eta Alain, 2024ko udan zerbait jotzeko gelditu eta pixkanaka gustua hartzen joan gara bikote izateari. Hor hasi zen Hartzak Zeruan taldearen hazia.
2025ean 6 abestiz (6 alez) osatutako lehen EP grabatu dugu, Bidean deitzen dena. Diska aurkezpen hainbat kontzertu jo ditugu eta lehiaketetan sailkatuak izan gara, besteak beste, Villasound 2025 finalista, Herri urrtaseko maketa lehiaketan finalista eta gazteako maketa lehiaketan aurrefinalista.
