Azpeitia, E-20730

Arkupehotsak: Hartz + Mikel Uraken

Arkupehotsak, sormenaren erakusleiho berriko lehen kontzertua.

2017-09-16 23:00:00+02:00
2017-09-16 23:00:00+02:00
2017-09-16 23:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea_Arkupean
Arkupehotsak: Hartz + Mikel Uraken

HARTZ (Azkoitia)

Hartz taldea hiru kidek osatzen dute. Axi Etxeberriak (Baxua), Intza Arakistainek (Bateria) eta Beñat Rodriguezek (gitarra eta ahotsa). Urte eta erdi inguruko bizitza du proiektuak, eta pasaden urtean bandcamp gunean entzun daitekeen bost kantuz osaturiko maketa txikia kaleratu zuten. Musikalki rocka lantzen dute.

 

MIKEL URAKEN (Santutxu)

Erabateko "underground"ean jaiotako musikari bat da eta bere azken lana "Neguaren ostean" du izena. Soilik ahotsa eta gitarrarekin konposaturik dagoen 7 abestiz osatutako 42 minutuko diskoa da. Lan hau Andoaingo Garate estudioetan modu analogikoan grabatu zen, eskola zaharreko Kaki Arkarazo teknikariaren eskutik eta Javi Letamendia ekoizlearen gidaritzapean. 2015eko azaroan kaleratu zen binilo formatuan.