• Atom Rhumba + Sonic Trash
  • 2018-03-10T23:00:00+01:00
  • 2018-03-10T23:59:59+01:00
  • Atom Rhumba taldea itzuli da, indartsu itzuli ere. Azpeitian ikusteko aukera izango dugu zuzenean. Bilboko Sonic Trash taldearekin osatu dugu kartela.
  • Atom Rhumba + Sonic Trash
Azpeitia, E-20730

Atom Rhumba + Sonic Trash

Atom Rhumba taldea itzuli da, indartsu itzuli ere. Azpeitian ikusteko aukera izango dugu zuzenean. Bilboko Sonic Trash taldearekin osatu dugu kartela.

2018-03-10 23:00:00+01:00
2018-03-10 23:00:00+01:00
2018-03-10 23:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Atom Rhumba + Sonic Trash

ATOM RHUMBA

Hiru manamenduk agintzen dute Atom Rhumba taldean:

1. Erraietatik ateratzen zaien musika egitea. Izan daiteke zikina, baina, zaborrontziko loreak bezala, eder baino ederragoa ere bai. Ez dago inolako loturarik: ez moralik, ez estilistikorik. Kontzertu bakoitzean, denak emanda aritzea.
2. Taldea da DENA. Norbanakoa, ez. Atom Rhumbak azaleko orban guztiak gorabehera bizirauten du. Sekula ez du besteren nahierara jokatu, ez arlo artistikoan, ezta musikaren negozio maltzurrean ere.
3. Agertokira ahalik eta ederren ateratzea beti. Bizarra ondo eginda, eta zapatak eta alkandora soinean.

Arau goren horrek ergelkeria petoa eman dezake, baina ez da hala zure herrixka madarikatua sarraskitzen dutenean.

Datu biografikoak? Benetan? 20 urte daramatzate musika egiten, eta hortxe dago Google… Nazkatu egin zaitezkete.

ATOM RHUMBA zingiratik itzuli da.

Rober!-Gitarra eta ahotsa
Joseba Irazoki- Gitarra eta koroak
Andoni Etxebeste- Bateria
Jaime Nieto-Baxua

SONIC TRASH

Rock and Rolla zainetan daraman tade bilbotarra da. Rock-a da beraien bizitzan pisurik handiena duen musika. Entzuten duutena, jotzen dutena, hitz egiteko gaitzat dutena... Rock basatia, 90. hamarkadakoa eta oraingoa biltzen duen taldea da.