Azpeitia, E-20730

MAHAI EDITORIALA

Artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko topaketa antolatu du Sistema Eragilea plataformak.

2021-05-15 10:00:00+02:00
2021-05-15 10:00:00+02:00
2021-05-15 10:00:00+02:00
TOPAKETA
Dinamoa sormen gunea
MAHAI EDITORIALA

Argitalpenak, salbuespenak salbuespen, denboran iraunkorrak eta autonomoak izateko xedez inprimaturiko materia direla esan liteke. Orotariko materialez osaturiko lanketa formal baten fruitu izaki, haietan inprimatuta geratzen da garai bateko egikera, baita jardute erlazional baten marka ere. Horrela, argitalpen bakoitzak enigma bat ezkutatzen du, zeina irakurlearen eskuek manipulatzen dutenean argitzen baita soilik.

Hala ere, argitalpen bakoitza ez da modu berean zabaltzen esku eta mahai bakoitzean. Argitalpenek bizitza paraleloak dituzte, kontakizun lausotuak gordetzen dituzte, bide ezezagunak ibiltzen. Haien geroa igartzen saiatzea eginkizun gaitza da, baina haien iragana eta oraina hobeto ezagutzea gogo-pizgarri gertatzen da. Argitalpen bakoitza zein eskuk egin zuen, zein mahaitan eratu zen, merezi du halako agentziak mahai baten ingurura ekartzea.

Mahai Editoriala artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak beren argitalpenak aurkezteko aukera ematen die artistei, diseinatzaileei eta editoreei.

Aurtengo deialdirako, 4 leku ditugu, eta 65 bat aurkezpen hartzeko moduko programa bat (16-17 aurkezpen leku bakoitzeko).

SE-Programa-Mesa-Editorial-eusk-Dinamoa.jpg