Azpeitiko Musika Bandaren kontzertu berezia

Azpeitia, E-20730
Azpeitiko Musika Bandaren kontzertu berezia
Argazkilaria: Valen Garcia
  • Kontzertua
  • Noiz 2016/12/23 22:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

150. urteurreneko ospakizunei amaiera emateko, ekitaldi-kontzertu-ikuskizun-emanaldi-show berezi bat antolatzen ari da Azpeitiko Musika Banda musikari, dantzari eta abeslari ugarirekin. Guztira 130 lagunetik gora parte-hartzaile izango dira: Izarraitz eta Juan de Antxieta txistulari taldeak, Sahatsa eta Itsasi dantza taldeak, Luix “Beltza”ren dantza suelto eskolako ikasleak, Jose Mari Orbegozo eta Dantzaki dantza eskolako ikasleak, Tobalo Iglesias Sevillana taldea, Antxieta eta Julian Barrenetxea abesbatzak, Kbeat ahots taldea, Metalhika taldea, Garikoitz Mendizabal, Iraia Bereziartua, Ignacio Arakistain, Olatz Prat eta Angel Azkue “Piti”. Unai Frantsesenaren audio muntaia batekin Urtzi Oteiza “Kaito”k egindako bideo bat ere ikusiko dugu emanaldian zehar.

Banda batek izan ditzakeen erregistro ezberdinak erakutsiz, estilo eta mota askotako abestiak izango dira kontzertuan. 

Ikuskizun hau Eitbk grabatuko du bere “Oholtzan” saiorako, horretarako ABS eta Zaga enpresak izango ditugu, Kulturaz Azpeitiko kultur Kooperatibako teknikariekin batera, 30 lagunetik gorako ekipo tekniko batean.

Emanaldia Soreasu Antzokian izango da, abenduaren 23an, 22:00etan eta 5€-ko sarrera izango du. Sarrerak dagoeneko salgai daude Izaro, Eguzkitza eta Berdie tabernetan eta Sanagustin Kulturgunean.