• BELAKO + NIZE
  • 2024-04-27T22:30:00+02:00
  • 2024-04-27T23:59:59+02:00
  • Ureztatzen jarraitzeko asmoa azaldu zuen Belako taldeak azken lanean, 'Sigo regando' izenburupean, eta aurkezpen biran jo eta ke dabiltza. Hala, apirilean Sanagustin kulturgunean izango ditugu Nize talde bilbotarrarekin batera.
  • BELAKO + NIZE
Azpeitia, E-20730

BELAKO + NIZE

Ureztatzen jarraitzeko asmoa azaldu zuen Belako taldeak azken lanean, 'Sigo regando' izenburupean, eta aurkezpen biran jo eta ke dabiltza. Hala, apirilean Sanagustin kulturgunean izango ditugu Nize talde bilbotarrarekin batera.

2024-04-27 22:30:00+02:00
2024-04-27 22:30:00+02:00
2024-04-27 22:30:00+02:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
BELAKO + NIZE

BELAKO
Josu Ximun Billelabeitia (Gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (Baxua eta ahotsa), Lander Zalakain (Bateria eta ahotsa) eta Cris Lizarraga (Teklatuak eta ahotsa) dira Belako. 2011 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik ez dira agertokitik jeitsi. Post punk eta new wave musika koordenadetan kokatu izan da taldearen jarduna, baino Mungiako taldearen musika koktelera haratago doa. Hamar urteko musika bidean hainbat disko kaleratu dituzte, oraingoz azkena, 2023 urtean argia ikusi zuen ‘Sigo Regando’ lana. Euskal Herrian ez ezik, mundu mailan kontzertuak eskaintzen ditu taldeak.

NIZE
Zu lo han izena jarri dio disko berriari Nize taldeak, eta lau urteko epean atera duten bigarrena da. Izan ere, 2018an ezagutu zuten elkar eta orduantxe hasi ziren elkarrekin musika sortzen. 2019ko otsailean eman zuten aurreneko kontzertua, 2020an atera zuten zazpi kantaz osaturiko Ezin, eta iragan urrian bigarrena. Zu Lo Han 2021eko otsailean grabatu zuten Bilboko El Tigre estudioan; formatu fisikoan eros daiteke Atico Stero webgunean, eta plataforma digitaletan ere entzungarri dago. 

·