Azpeitia, E-20730

BELAUNALDI BERRIEK NOLA SORTU ETA GARATZEN DUTE KULTURA?

K Bulegoak antolatutako eta Ixi Garciak bideratutako saio ireki honetan gazteei eman nahi zaie hitza beraien susmoak, behar eta desioak partekatzeko asmoz

2023-04-04 17:00:00+02:00
2023-04-04 17:00:00+02:00
2023-04-04 17:00:00+02:00
SAIO IREKIA
Dinamoa sormen gunea
BELAUNALDI BERRIEK NOLA SORTU ETA GARATZEN DUTE KULTURA?

K bulegoak 2023ko hirugarren saio irekia antolatzen du, Gipuzkoko kultura eragileekin. Oraingoan, kultura eta gazteak izango ditugu hizpide, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean, hain zuzen ere.

Pandemiaosteko saio ireki batean, aurrez aurre lehenengoa, sortu zen indar berezi batekin hausnarketa hau, 70-80ko hamarkadako pertsona baten ahotik: Belaunlaldi berriek nola sortu eta garatzen dute kultura? Izan ere, gaur egun gazteek beste modu batzuk dituzte sortu eta kultura ekimenak garatzeko. Bitarteko desberdinak, kode, lengoaia eta formula bereziak darabiltzate, besteak beste ikerketa, sorkuntza, elkarlanak, komunikazioa eta finantzaketa lanei aurre egite aldera. Zein interesgarria litzatekeen haiei hitza ematea gure ohituretara haize bolada freskoa bota dezaten.

Azpeitira goaz oraingo honetan. Kulturgintzan erreferentzia dela sentitu dugu aspaldi, bertan sortu den kultur dinamika irekiari esker. Bertan, kudeaketa modu berriak arakatzen dihardute, eta lurraldeko eskaintza kulturalak dituen hainbat hutsuneri erantzun aktiboa ematen. Esaterako, han antolatzen dira sorkuntzarako beka garrantzitsu bat, artista gazteentzat nahiz bidean lan garrantzitsua egin dutenentzat egonaldi eskaintza interesgarria, baita kultura programazio oparoa ere.

Datorren apirilaren 4an Azpeitian da hitzordua, asteartean, arratsaldeko 17etatik 19etara, Dinamoa Sormen gunean. Bertaratzen zaretenokin partekatu eta nahastu nahi ditugu susmo, behar eta desioak. Zuen hausnarketa eta ideiak gogotsu entzungo ditugu, kulturgintzaren bidea gero eta gertuagotik aztertu eta zaindu ahal izateko, guztiontzat solasaldi inspiratzailea sortzeko asmoz.

Ixiar Garcia K bulegoko lantaldeko kideak erraztuko du saio irekia euskaraz.

Eman izena ondorengo esteka honetan