Bi punturen artean

Alurr dantza taldearen ikuskizuna, dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz. Ramon Garciak bereziki ikuskizunerako diseinaturiko jantziekin eta Aiert Beobide zuzendari eta koreografoaren zuzendaritzapean.

  • Bi punturen artean
  • 2017-04-08T19:00:00+02:00
  • 2017-04-08T20:00:00+02:00
  • Alurr dantza taldearen ikuskizuna, dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz. Ramon Garciak bereziki ikuskizunerako diseinaturiko jantziekin eta Aiert Beobide zuzendari eta koreografoaren zuzendaritzapean.
  • Bi punturen artean
Azpeitia, E-20730
Bi punturen artean
  • Dantza
  • Noiz 2017/04/08 19:00 - 20:00"
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

- "Bi punturen artean,

zein da biderik laburrena?"

"Biderik ederrena!"

(Joxan Artze)

BI puntu,

ezagutzen ez diren BI artista,

BI begirada ezberdin,

BI abiapuntu eta batzen dituen lerro bakarra.

Laburrena?                

Ederrena.

 

Oharkabean puntu, lerro eta BIdeen inguruan jolasten dabiltza BI artistak, eta patuak hala nahi izanda elkartu ditu Alurr dantza taldeak BIen iBIlBIdeak.

Joxean Artzeren poesia, Carmiña Dovaleren irudiak, eta helburu bakarra, Bi punturen arteko bidea marraztea. Horretan saiatuko da Dantzaren bidez Alurr dantza taldea, Aiert Beobideren gidaritzapean.

… eta lerro eta puntuen jolasean, aterako dira hitzak, pausuak, esaldi edo marrazkiak…

… beti ere, bi punturen artean

 

Fitxa Artistikoa:

Zuzendaria eta koreografoa: Aiert Beobide

Irudiak: Carmiña Dovale

Poesia: Joxan Artze

Jantziak: Ramon Garcia

Diseinua: Haatik