• Bizimiñak
  • 2018-03-02T22:00:00+01:00
  • 2018-03-02T23:59:59+01:00
  • Kulturaz Kooperatibak sustatzen duen egoitza programaren baitan, Soreasu Antzokian egonaldia egin duen Itzel taldearen antzezlana.
  • Bizimiñak
Azpeitia, E-20730

Bizimiñak

Kulturaz Kooperatibak sustatzen duen egoitza programaren baitan, Soreasu Antzokian egonaldia egin duen Itzel taldearen antzezlana.

2018-03-02 22:00:00+01:00
2018-03-02 22:00:00+01:00
2018-03-02 22:00:00+01:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Bizimiñak

Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa, nahi gabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da. Baina zergatik gara multzo bateko edo besteko? Zergatik aukeratu beharra? Eta inongo ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea?

Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan,…. Mina, gorrotoa, itsutasuna,…. Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak zabaldu nahi ditugu, entzun, ikusi,…..

Kultur esparru ezberdinetaz baliaturik, mina eta haren bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu.

Mina denok baitugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat besterik ez gure historia guk kontatzeko beharra.