• Buffalo+Grande Days (bertan behera!)
  • 2017-05-28T19:00:00+02:00
  • 2017-05-28T23:59:59+02:00
  • [eusk] Osasun arrazoiengatik, gaur Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean BUFFALO eta GRANDE DAYS-en kontzertua bertan behera uzten da.
  • Buffalo+Grande Days (bertan behera!)
Azpeitia, E-20730

Buffalo+Grande Days (bertan behera!)

[eusk] Osasun arrazoiengatik, gaur Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean BUFFALO eta GRANDE DAYS-en kontzertua bertan behera uzten da.

2017-05-28 19:00:00+02:00
2017-05-28 19:00:00+02:00
2017-05-28 19:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea_Arkupea
Buffalo+Grande Days (bertan behera!)

GRANDE DAYS

2013an sortua, zaila da Grande Days taldea sailkatzea. Bere musika indie rock doinuetera gerturatzen da post rock eta rock finena alde batera utzi gabe. Bost abestik osatutako lehendabiziko EPa Karlos Osinagarekin ‘Txap’ (Lisabö) grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioan. Lan honetan Za! taldeko Pauren kolaborazioa izan zuten. AIE (artistas en ruta) programaren 2017ko zirkuituan aukeratuak izan dira eta Zarata-Mondosonoro aldizkariak urteko demo onena bezala aukeratu zuen Spark.

 

BUFFALO

“Buffalo”,  Ander Ederra (gitarra),  Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospek (bateria) osaturiko talde instrumentala da. Zarautzen 2008an sortua, hiru lan argitaratu dituzte, azkenengoa Zinematik (2015) izenekoa Zarauzko Modelo aretoan grabatutako zuzenekoa da. Hastapenetatik jorratu dute musika instrumental eta experimentala, hala ere ez da batere erraz klasifikatu dezakegun taldea. Beraiek argi dute ez direla etiketa zaleak, atmosfera musikal txiki eta delikatuen zale, kontzertu ugari eskeini ditu,besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean jo du taldeak. “Buffalo” beraien proiektu pertsonalena izateaz gain, hiru musikariek beste proiektu askotan parte hartu dute, esaterako; Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Makala Jazz Funk Band, Txuma Murugarren eta abar.