• CHICA SOBRESALTO + SARA AZURZA
  • 2023-05-26T22:00:00+02:00
  • 2023-05-26T23:59:59+02:00
  • Musikari iruindarrak "Poquita Cosa Tour" barnean aurkezpen kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean. Aurretik Sara Azurza donostiarra arituko da.
  • CHICA SOBRESALTO + SARA AZURZA
Azpeitia, E-20730

CHICA SOBRESALTO + SARA AZURZA

Musikari iruindarrak "Poquita Cosa Tour" barnean aurkezpen kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean. Aurretik Sara Azurza donostiarra arituko da.

2023-05-26 22:00:00+02:00
2023-05-26 22:00:00+02:00
2023-05-26 22:00:00+02:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
CHICA SOBRESALTO + SARA AZURZA

Chica Sobresaltoren hurrengo albumaren lehen bi aurrerapenak ezagutu ondoren, 'La Estrella' eta 'La Torre', nafarrak , datorren maiatzean burutuko diren bere aurkezpen biraren lehen datak iragarri ditu: 'Poquita Cosa Tour'. Iruñean, Bartzelonan, Valentzian, Madrilen eta Azpeitian entzungo dira lehen aldiz zuzenean Chica Sobresaltoren 'Oráculo' albumaren kantuak. 

'Poquita Cosa Tour' kontrastez betetako bira izango da, non Chica Sobresaltok argirantz pauso bat eman eta aurreko biran lagun izan zuen melodramaren zati bat kenduko duen. Bere biran ohikoa denez, ez da bakarrik joango. Hasieratik lagun duen taldeari leial, ondoan izango ditu: Aritz Legarrea (bateria), Ander Arlegui (baxua eta sinteak), Gorka Cia (gitarra eta sinteak) eta Marta Irizibar (pianoa eta koruak).

/////////

Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urte zituela hasi zen oholtza gainean. Bere lehen urratsak Iker Laurobarekin egin zituen eta ondoren Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley abeslari eta taldeekin lan egin zuen, besteak beste.

2018an bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen: Theorein. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen dute diskoa. Berak idatzitako abestiak dira (Erlojuez Gainez izan ezik) eta Iker Laurobak ekoitziak. Horiek pop generora hurbiltzen dira eta oso akustikoak eta lasaiak dira. Azken bi urteetan, Sara bere estiloaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta Londres artean. Abeslariak Ameriketako eta Ingalaterrako bakarlariak izan ditu beti erreferente, eta oraingoan proposamen berri batekin dator: abesti berriei ‘Soul’ kutsu handiagoa eman die. 2020ko abenduaren 4an bere lehen single eta bideoklipa kaleratu zuen: London Weather, hau ere Iker Laurobak ekoitzia.

·