• Dantza: 'Emakumeak' + 'Ghu'
  • 2020-12-17T19:30:00+01:00
  • 2020-12-17T23:59:59+01:00
  • Katapulta ekimenaren barnean NODE konpainiaren “EMAKUMEAK” dantza-pieza eta PROYECTO GHU konpainiaren ” GHU“ dantza-piezaz gozatzeko aukera izango dugu.
  • Dantza: 'Emakumeak' + 'Ghu'
Azpeitia, E-20730

Dantza: 'Emakumeak' + 'Ghu'

Katapulta ekimenaren barnean NODE konpainiaren “EMAKUMEAK” dantza-pieza eta PROYECTO GHU konpainiaren ” GHU“ dantza-piezaz gozatzeko aukera izango dugu.

2020-12-17 19:30:00+01:00
2020-12-17 19:30:00+01:00
2020-12-17 19:30:00+01:00
Dinamoa sormen gunea
Sarrerak
Dantza: 'Emakumeak' + 'Ghu'

* Egin klik erosi sarreraken gonbidapena hartzeko.

 

“EMAKUMEAK”:

“Emakumeak” El Salvadorren ‘abortu delitua’ egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu den proiektua dugu (Mundubatek bultzatua) eta ‘Emakume guztion historia’ dokumentalak (Itxaso Díaz), ‘Emakume guztiok’ eleberri grafikoak (Higinia Garay, Elizabeth Casillas) eta ‘Emakumeak’ dantza ikuskizunak (NODE) osatzen dute.
Bizitzari eta norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubidea da, eta hainbat geografiatan urratzen da, batez ere emakume pobretu, arrazizatu eta nekazarien kasuan. El Salvadorrek bere Zigor Kodea erreformatu zuen, abortua legez kanpo uzteko 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin. Hala ere, haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzelazigorra ezartzen zaie giza hilketa larriagotzeagatik.
Diziplina anitzeko “Emakumeak” proiektuak dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez emakume horietako batzuen istorioa kontatzen du, baina beste askorena izan liteke, gurea.
Proiektuaren edukia (dokumentala, eleberri grafikoa, dantza-ikuskizuna) osorik edo zati bakoitza bere aldetik erakutsi daiteke.

Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga
Koreografia: Myriam Perez Cazabon
Musika originala: Aránzazu Calleja
Jantziak: Clara Virgili
Filmmaker: Jesús Lacorte
Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
Ekoizpena: NODE
Zuzendaritza: Ion Estala


“GHU”:
Gorputzari adi egonez gero, biltzen, eusten eta mugitzen zaituen bizitza senti dezakezu… Posible al da Dantza honetara amore ematea? Eusten, biltzen eta aurrerantz bultzatzen gaituen bizitzara errenditzea ausarkeria ahal da?
“GHU”-k bizitzaren Dantza honi buruz hitz egiten du, zu eta nire artean (GU-re artean), bada ikusten ez dugun zerbait (H-a): hurbiltzen gaituena eta bereizten gaituena, erakartzen gaituena eta uxatzen gaituena. Gure kontrola gainditzen duen mugimendua da, eta guztiari lotuta dago, gure zentzumenek lor dezaketenetik harago.
Dantza lan hau bidaia txiki bat da gorputz biziaren ikuspegitik, indar ikusezin, ustekabeko eta saihestezinek erakarriz dantzatzen duena.

Antzezleak: Sirah Badiola, Ikerne Mendieta
Koreografia: Sirah Badiola, Ikerne Mendieta

Musika: Loscil, “Faults”
Jantziak: Potxua
Kanpo begirada artistikoa: Arantza Iglesias

Zuzendaritza: Sirah Badiola, Ikerne Mendieta

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago  Kulturaz – Azpeitiko Kultur Mahairen Kooperatiba -ren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.