Dantza eta bertsolaritza: GORRIA

Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrietak dantza eta bertsolaritza uztartzen dituzte GORRIA ikuskizunean.

Azpeitia, E-20730
Dantza eta bertsolaritza: GORRIA
  • Noiz 2020/10/02 20:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

“Gorria” ez da bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko fusioa; ez gara elkarren moldeak imitatzen saiatuko, ezpada nork geure diziplina modu malgu eta libreago batean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen. Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesu baten emaitza da Gorria, esperimentazio gune bat; elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakera (testuetan eta koreografietan bezainbat, jantzietan, musikan edota eszenografian erakutsi nahi genukeena). Ez dugu ezer berririk asmatu, bai zerbait oso geurea; intimista, intuitiboa, erraietakoa... Gorria. Jasotzeko prest dagoen edozein ikus-entzulerentzakoa.

 

Egileak: Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta "La pulga".

Koreografia: Askoa Etxebarrieta.

Zuzendaritza eszenikoa: Jon Chavez, Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta.

Antzezleak: Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta. 

75 min.