Azpeitia, E-20730

Dantzagurea (Joseba Irazoki & Idurre Azkue)

Josebak eskainitako kontzertu dantzatua. Idurrek dantzatutako musika kontzertua.

2019-02-10 19:30:00+01:00
2019-02-10 19:30:00+01:00
2019-02-10 19:30:00+01:00
Kontzertua eta dantza ikuskizuna
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Dantzagurea (Joseba Irazoki & Idurre Azkue)

Pieza hau dantzatzeko ekintza beraren ingurukoa da, dantzan egiteko plazerari, mugitu nahi dugun moduari bide eman eta sortzen den askatasun- espazio horren ingurukoa. 

Esan dezakegu Dantzagurea kontzertu bat dela. Josebaren kontzertua, baina "dantza gorputz" batekin. Azterlan zehatz batean, soinuaren bibrazioak gorputzean nola eragiten duen, nola aldatzen duen, nola zirrara eragiten duen eta nola islatzen duen lantzen dugu. Eta, era berean, nola mugimenduak berak dardarazten duen espazioa eta arrastoak usten dituen bertan. 

Josebaren musikak iradokitzen dizkidan dantza egiteko modu desberdinek eta ezagut daitezkeenek uzten dituzten kutsuak baliatuta, deformatuta eta haiez jabetuta.Presentzia eszenikoari dagokionez, eszenatokian egoteko eta hura betetzeko erarik naturalena eta hurbilekoena bilatzen dugu, zuzeneko kontzertuetako espirituari heldu nahi diogu. Jada sortutako egitura batekin eta aurrez zehazturiko jarraibide eta ekintza batzuekin lan egiten badugu ere, lekua uzten diogu inprobisazioari.