Azpeitia, E-20730

DELIRIUM TREMENS + UNIDAD ALAVESA + DJ ELEPUNTO

2022-12-10 22:00:00+01:00
2022-12-10 22:00:00+01:00
2022-12-10 22:00:00+01:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
DELIRIUM TREMENS + UNIDAD ALAVESA + DJ ELEPUNTO

DELIRIUM TREMENS

1989.urtean kaleratu zuten beraien lehen diskoa 'Ikusi eta Ikasi' izenarekin eta horrela, Euskal Herriko, Italiako nahiz Galeseko zenbait txokotan eskaini zituzten kontzertuak. Ordutik beste zenbait lan eman zituzten ezagutzera, baina 1991an beraien azken diskoa kaleratu eta taldeari agur esatea erabaki zuten. Hiru hamarkada geroago disko berriarekin itzuli eta honekin batera zuzenekoak ematen hasi ziren.

UNIDAD ALAVESA

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.

·