'Denbora Taupadak' (bertan behera, behin behinean)

Patata Tropikala antzerki laborategiaren haurrentzako antzerkia behin behinean bertan behera geratu da COVID19aren aurkako prebentzio neurri gisa. Datozen egunetan zehaztuko da antolatuta zeuden ekitaldiekin eta sarrerekin zer egingo den.

  • 'Denbora Taupadak' (bertan behera, behin behinean)
  • 2020-03-14T17:00:00+01:00
  • 2020-03-14T23:59:59+01:00
  • Patata Tropikala antzerki laborategiaren haurrentzako antzerkia behin behinean bertan behera geratu da COVID19aren aurkako prebentzio neurri gisa. Datozen egunetan zehaztuko da antolatuta zeuden ekitaldiekin eta sarrerekin zer egingo den.
  • 'Denbora Taupadak' (bertan behera, behin behinean)
Azpeitia, E-20730
'Denbora Taupadak' (bertan behera, behin behinean)
  • Noiz 2020/03/14 17:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Fabrika zaharra dagoen tokira, neska bat iritsi da bere maletarekin.
Odei du izena. Baina, bertan zerbait arraroa gertatzen ari da... Guztiak haserre bizi dira. Ez dute denborarik ezertarako. Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da. Hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira.

Kalejira bat egitea bururatu zaie arrazoiak ezagutzeko. Permin, Kale
garbitzaileak, malabareak egingo ditu, Marik gitarra eta Odeik txirula joko dute. Baina ez dute ezer topatzen... Itzaletan ordea, Denboraren lapurrak daude guztia ikusten. Gertatzen ari dena, ezin dute onartu, eta gure hiru lagunak harrapatzera abiatzen dira.

Lortuko dute gure lagunak, gaixotasun arraro honetatik, haurrak askatzea?

PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAk berriro ere
izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, TXONTXONGILOAK,
ANTZERKIA, UMOREA eta IRUDIMENA dantzan ikusiko ditugu,
izugarrizko ARTELAN bat gozatuko dugularik.