Azpeitia, E-20730

DESGARAIAN + HAUEK

2024-04-13 22:00:00+02:00
2024-04-13 22:00:00+02:00
2024-04-13 22:00:00+02:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
DESGARAIAN + HAUEK

DESGARAIAN 

Pandemia garaian sortutako taldea da Desgaraian, eta hortik, besteak beste, taldearen izena. Pop estiloa jorratzen dute nagusiki bestelako estiloen eragina antzematzen bazaie ere; rockarena, herri kantuarena eta jazzarena, hala nola. Hitzei garrantzi berezia ematen dien taldea da Desgaraian, eta kritika sozial zein politikoa egiten dute kutsu poetiko nabarmeneko letretan. Desgaraian Euskal Herri osoko herri ezberdinetako sei lagunek osatzen dute; Jon Gurrutxaga (ahotsa), Ekain Alzola (baxua), Garikoitz Ortiz de Villalba (teklatua), Xabi Agirrezabala (gitarra), Markel de Reparaz (gitarra) eta Peru Iparragirre (bateria).


HAUEK 

Azkoititik datorren musika taldea da HAUEK. Zuzenekoen bidea iazko udazkenean hasi ondoren, beraien rock doinu dantzagarriekin datoz oraingoan ere. Zuzenekoetako energiaz jendea gozaraztea dute helburu. Neguan estudio lanetan ibili ostean, martxoan zehar kaleratuko da beraien lehenengo diska. Diskaren aurkezpen kontzertua izango da San Agustineko kontzertu hau. Taldeko partaideak Jon Elorza (ahotsa), Imanol Miranda (gitarra), Unai Izagirre (gitarra), Ander Etxeberria (baxua) eta Beñat Ucin (bateria) dira.

DESGARAIAN + HAUEK
·