Azpeitia, E-20730

Dunne + Soma Cult

Arkupehotsak egitasmoko kontzertua.

2018-09-28 22:30:00+02:00
2018-09-28 22:30:00+02:00
2018-09-28 22:30:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Dunne + Soma Cult

DUNNE

Stoner rock eta hardcore eragina duen hirukote azkoitiarra, Slaktuis aurreko proiektuaren taldekideak mantentzen ditu.

Gorka Alcalde (Gitarra, Ahotsa), Ander Franco (Bajua, Koruak) eta Gorka Franco (Bateria).

Etapa berri honetan doinu progresiboa eta atmosferikoa alde batera utzi dute, abesti sendo eta indartsuagoak ekoizteko, letrak protesta sozialetik abiatuz, prisma ilunekin tratatutako gai intimoekin batera.

2018ko udaberrian, Azpeitiko 2NOISI estudioan grabatu zuten bere lehenengo erreferentzia, Argi Eza izenburuko 4 abestiz osaturiko EPa.

Dunne.jpg

SOMA CULT

2017 bukaeran sortutako taldea da, Beasain, Azkoiti eta Azpeitiko taldekideez osatua. 60 eta 90 hamarkada erreferentzia hartuta sortzen dituzte abestiak. Psychodelia, pop-a eta grunge-a nahasten dituzte.

soma-cult-010- Meet me in the North 2018-X4.jpg