• E, Petrel!
  • 2016-11-19T21:30:00+01:00
  • 2016-11-19T23:59:59+01:00
  • Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioa. Astrolabium teatroaren antzezlana, Julio Villarren '¡Eh, petrel! Cuaderno de un navegante solitario' liburuan oinarritua.
  • E, Petrel!
Azpeitia, E-20730

E, Petrel!

Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioa. Astrolabium teatroaren antzezlana, Julio Villarren '¡Eh, petrel! Cuaderno de un navegante solitario' liburuan oinarritua.

2016-11-19 21:30:00+01:00
2016-11-19 21:30:00+01:00
2016-11-19 21:30:00+01:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
E, Petrel!

Sinopsia

Antzezlan honen oinarrian Julio Villarren ¡Eh, petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburua dago, Mikel Sarriegik moldatua. Liburuan, Julio Villarrek Mistral belaontzian egindako bidaia gogoangarria kontatzen da: 1968an Bartzelonatik abiatu eta, 38.000 itsas milia egin ostean, Donostiara iritsi zen 1972an, munduaren bira eginda. Arriskuz, gorabeheraz eta zirraraz betetako bidaia bat, askatasun-sentimenduaren bultzadaz egina. Astrolabium Teatroaren lan honek Julio Villarren bidaia hura kontatzen digu, garai hartako eta egungo protagonistaren ikuspegitik. Lagun baten eta musikari baten eskutik, Julio Villar abentura hartara bultzatu zuten arrazoien berri izango dugu, haren nortasunean barneratuko gara, eta bidaia gogoangarri hartako zenbait pasadizo biziko ditugu. Gaur egungo Julioren nondik norakoak ere agertuko dira, orain egiten duen bizimodua eta haren bidaiak. Ordubete inguruko lan honetan Julioren hainbat alderdi agertuko dira: batetik, mendizalea, abenturazalea eta nabigatzailea; eta, bestetik, Julio ameslaria eta poeta. Naturak eta Lurrak liluratuta bizi den pertsona ulertzen saiatuko gara, bai eta haizeak, izarrek eta ilargiak harengan sortzen dituzten sentimenduak ere. Gure bizimoduari eta egungo gizarteari beste ikuspegi batetik begiratzera gonbidatuko gaitu antzezlanak.

Fitxa artistikoa

• Egilea: Julio Villar
• Moldaketa: Mikel Sarriegi
• Euskarako: Itzulpena Itziar Otegi
• Zuzendaria: Mikel Sarriegi
• Ikuskizunaren Zuzendaritza Orokorrari Laguntza: Hernan Gené
• Jantzien diseinatzailea: Ane Urtizberea
• Argiztapen-diseinatzailea: David Alcorta
• Musika: Iñaki Dieguez
• Ekoizpena: Astrolabium Teatroa
• Zuzendari-laguntzailea: Asier Oruesagasti
• Eszenografiaren errealizazioa: Carlos Arruti / Anabel Varona (Maushaus)
• Atrezzoa: Astrolabium Teatroa / Maushaus
• Argiztapen eta soinu-teknikaria: David Alcorta
• Aktoreak: Mikel Sarriegi, Alvaro Garayalde eta Iñaki Dieguez

Antolatzailea: Azpeitiko Udala