Azpeitia, E-20730

EÑAUT ELORRIETA

2027-02-20 22:00:00+01:00
2027-02-20 22:00:00+01:00
2027-02-20 22:00:00+01:00
KONTZERTUA
SANAGUSTIN KULTURGUNEA
Sarrerak
EÑAUT ELORRIETA

Hogeita hamar urte dira Eñaut Elorrietak Ken Zazpirekin lehen abestia grabatu eta argitaratu zuenetik. 1997a zen. Une hark ibilbide baten hasiera markatu zuen: Gernikako talde mitikoaren agertokietan abiatu zen bidea, eta, urteen poderioz, bakarkako ibilbide sendo eta propioa eraikitzera eraman du Elorrieta.

Urteurren hori ere zuzenean ospatu nahi du artistak, bere zaleekin batera. Horregatik, Festina Lente biran, disko berriko abestiak aurkezteaz gain, bere ibilbide osoko kantu esanguratsuenetako batzuk ere eramango ditu agertokira. Emanaldi hauek bere ibilbide osoa bildu eta etorkizunera proiektatzen dute.

EÑAUT ELORRIETA