Azpeitia, E-20730

ERRADIKALAK GINEN

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak ondu duten antzezlanaz gozatzeko aukera izango da.

2021-06-05 19:00:00+02:00
2021-06-05 19:00:00+02:00
2021-06-05 19:00:00+02:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
ERRADIKALAK GINEN

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

FITXA TEKNIKOA

  • PartaideakAne Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria)
  • Nori zuzendua: Helduei
  • Iraupena: 70 minutu

    a080d4aa-a37f-4fd1-9eec-fba28a0d357b.jpeg