Azpeitia, E-20730

Errefuxiatuak grezian, elkartasuna eta desobedientzia

Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaile nafarrek eskainiko dute solasaldia, Elkar-ekinek antolatuta

2017-02-15 19:00:00+01:00
2017-02-15 19:00:00+01:00
2017-02-15 19:00:00+01:00
Hitzaldia
Sanagustin kulturgunea
Errefuxiatuak grezian, elkartasuna eta desobedientzia

Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaile nafarrak 'Errefuxiatuak grezian, elkartasuna eta desobedientzia' solasaldia eskainiko dute otsailaren 15ean, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.

Begoña Uharte ezaguna egin da azken aldian, Greziatik hainbat errefuxiatu zekartzala beste lagun batekin batera atxilotu zutelako. Amaiur Mendizabal, aldiz, Help-Na elkarteko kidea da, eta gertutik ezagutzen du Grezian dauden errefuxiatuen egoera.

Elkar-ekinek antolatu duen hitzaldiaren asmoa da, besteak beste, errefuxiatuen gaia jorratuko duen lantaldea sortzea. Izan ere, hitzaldi horretatik abiatuta herrira begira gaiaren inguruko lanketa bat egitea da Elkar-ekinen nahia, beti ere herritarren artean horretarako gogoa dagoela ikusiz gero.