• Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak
  • 2019-05-24T21:30:00+02:00
  • 2019-05-24T23:59:59+02:00
  • Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat egiten du.
  • Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak
Azpeitia, E-20730

Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak

Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat egiten du.

2019-05-24 21:30:00+02:00
2019-05-24 21:30:00+02:00
2019-05-24 21:30:00+02:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak

Mugimenduak eta musikak, batetik, eta nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak, bestetik, eskaintzen dituzten baliabide metaforikoei esker, harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, “Laboratorio de Tizas” delako bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza, haurra etab. bezalako elementuei keinu eginez Oteizaren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki nahi da. Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko elementu horietatik guztietatik bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez.

 

Teaser ESKU HARRIAK Oteizaren (h)aria_aretoa/theater/sala from MugMus Kultur Laborategia on Vimeo.