Azpeitia, E-20730

EUSKAL HERRIAREN HISTORIA

2026-10-13 18:00:00+02:00
2026-10-13 18:00:00+02:00
2026-10-13 18:00:00+02:00
IKASTAROA
BASAZABAL JAUREGIA
Sarrerak
EUSKAL HERRIAREN HISTORIA

Euskal Herriaren historia antzinarotik gaur egun arte

Ikastaro honetan, Nafarroa izan zenetik gaurko Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskainiko da, ikuspegi propiotik landuz, eta egun bizi dugun errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz. Euskal Herriak, euskararen herriak, egitura politiko ezberdinak sortu ditu bere ibilbide historikoan, momentu bakoitzeko baldintzen eta aukeren araberakoak. Haien artean, Nafarroako erresuma izan zen gure erakunde nagusia eta osatuena, eta horregatik aipatzen dugu “Euskal Herria-Nafarroako Historia”, ezin bereizi daitezkeen bi kontzeptu baitira, gure historiaren kontakizunean.

Iaz ikasitakoaz gain, ikastaro honetan gaian sakondu da. IKASTAROA LAU ATALETAN BANATZEN DA

1. Historia-oroimena, aintzin aroa, erroma

2. Subjetu historikoa eta erakundeen sorrera

3. Konkistak eta lurralde zatiketa

4. Foruak eta gaur egun arteko erakundeak Beñi Agirrek, Nabarraldeko eta Hernani Errotzen elkarteko kideak, prestatutako eta gidatutako ikastaroa da, Nabarralde Fundazioak eskaintzen duen Corpus historiko eta dokumentuen interpretazioan oinarriturik. Gaiak aditu talde baten zuzendaritzapean garatu dira (José Luis Orella Unzué, Mikel Sorauren…), eta guztien artean gure herriaren kontakizun historiko jarraitua osatzen dute, Antzin Arotik gaur egungo errealitatea aztertu arte.

Izen-ematea 

EUSKAL HERRIAREN HISTORIA