Azpeitia, E-20730

EUSKAL HERRIKO I. ELEKTROTXARANGA LEHIAKETA

2022-05-07 19:00:00+02:00
2022-05-07 19:00:00+02:00
2022-05-07 19:00:00+02:00
LEHIAKETA
PLAZATIK ETXE ZURIRA
EUSKAL HERRIKO I. ELEKTROTXARANGA LEHIAKETA

Musikaz eta musikariz beteta dator maiatza Azpeitira. Izan ere, Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE), Udalaren laguntzarekin, estreinako Elektrotxaranga lehiaketa antolatu du herrian. Euskal Herriko I. Elektrotxaranga txapelketa datorren hileko hiru larunbatetan egingo da: maiatzaren 7an, 21ean eta 28an.

Honela, hiru zapatu horietan bina elektrotxaranga ibiliko dira kalez kale Plaza Nagusiaren eta Perez Arregi plazaren artean. 19:00etatik 20:30era plazatik Perez Arregirako ibilbidea egingo du batek; eta alderantzizko bidea osatuko du besteak, 20:30etik 22:00etara.

Honakoa izango da egitaraua: maiatzaren 7an, Elektrotxufla eta Zutik taldeak emango diote hasiera txapelketari. Maiatzaren 21ean, 3 Indarrok eta Game of txaranga taldeen txanda izango da eta azken egunean, maiatzaren 28an, Matraka eta Ostikada arituko dira. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, elektrotxaranga lehiaketako epaimahaia herriko musikariek osatuko dute. Irabazleak 6.000€ko saria jasoko du.

EUSKAL HERRIKO I. ELEKTROTXARANGA LEHIAKETA