• FaltA+Rodeo
  • 2018-09-21T22:30:00+02:00
  • 2018-09-21T23:59:59+02:00
  • Arkupehotsak egitasmoaren lehen edizioan aukeratu ostean, Hazparneko taldeak bigarren diskoa kaleratuko du Kulturaz kooperatibaren laguntzaz eta zuzenean aurkeztuko du Azpeitian. Rodeo zestoar taldeak lagunduko dio.
  • FaltA+Rodeo
Azpeitia, E-20730

FaltA+Rodeo

Arkupehotsak egitasmoaren lehen edizioan aukeratu ostean, Hazparneko taldeak bigarren diskoa kaleratuko du Kulturaz kooperatibaren laguntzaz eta zuzenean aurkeztuko du Azpeitian. Rodeo zestoar taldeak lagunduko dio.

2018-09-21 22:30:00+02:00
2018-09-21 22:30:00+02:00
2018-09-21 22:30:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
FaltA+Rodeo

Arkupehotsak egitasmoan hautatuta atera zen taldea da FaltA eta hargatik diskoa argitaratzeko laguntza jaso duena. Bigarren diskoa dute. Aurkezpen kontzertua da hau.

FALTA
Hazparneko post-rock ala post-grunge hirukotea da. Euskaraz, izen honek bi zenzu ezberdinak baditu: Pettoa ala Eskasa... Eta haien musika hola da ere: Bi alde baditu! Alde bat atmosferikoa eta bestea gehiago bortitza. Ikustekoa da zuzenean!!!

Hitzak ere aski desberdinak dira: exoterikoak, zentzugabekoak ala gehiago pertsonalak. 

Haien bigarren diskoa Hazparnen egina bainan Azpeitiko laguntzarekin.... Nunbait azkartzeko haien parekatzea!

Diskoa aterata, taldeko kideek Euskal Herriko bide guztiak hartuko dituzte! 

Sebastien Delaporte: Baxua 
Beñadin Lohiague: Gitarra, Ahotsa 
Manu Etxegarai : Bateria, Ahotsa

 

RODEO

Rodeo Zestoan (Gipuzkoa) sortutako taldea da. Kyuss taldearen influentziaz stoner doinuak lantzen hasi ziren 2014an. 2015ko martxoan kontzertu bat eman ondoren eta jendearen erantzun ona ikusirik beraien abestiak egiten hasi ziren. Horrela urte bereko abenduan maketa bat grabatu eta 2016ko otsailean aurkeztu ondoren, kontzertuak ematen hasi ziren. Aurrerago beraien lehen disko autoekoiztua grabatu zuten 2017ko urtarrilean Gaztain Estudioetan (Grises, Rural Zombies, Voltaia, Sei Urte, Ankhar, Skasti…)

PIZTIA abestiaren bideoklipa izan daiteke taldearen erakusle argiena: