• GARI & MALDANBERA
  • 2023-04-21T22:30:00+02:00
  • 2023-04-21T23:59:59+02:00
  • Hertzainak taldearen azken biraren ostean, Garik bere bidea jarraituko du eta Maldanbera taldearekin batera Bilbo, Lazkao, Algortan eta Bergaran grabatutako kontzertuak jaso dituen diskoa aurkeztuko du Sanagustinen.
  • GARI & MALDANBERA
Azpeitia, E-20730

GARI & MALDANBERA

Hertzainak taldearen azken biraren ostean, Garik bere bidea jarraituko du eta Maldanbera taldearekin batera Bilbo, Lazkao, Algortan eta Bergaran grabatutako kontzertuak jaso dituen diskoa aurkeztuko du Sanagustinen.

2023-04-21 22:30:00+02:00
2023-04-21 22:30:00+02:00
2023-04-21 22:30:00+02:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
GARI & MALDANBERA

Gari & Maldanbera. Zuzenean 2022” izenekoa, Gariren zuzeneko lehen lana da eta hori da, hain zuzen ere, Azpeitian aurkeztuko duen diskoa.

Aski ezagunak diren eta dagoeneko gure bizitzako soinu-bandaren parte diren hainbat abestiez gozatzeko aukera izango dugu. Besteak beste, Amets, Esperantzara kondenatua, Amapola, Eguzki Berritan Zaude, Zaharra Zara Bilbo… Guztiek kontzertuen errepertorio ahaztezina osatuko dute, Gari eta Maldanbera bere taldearen profesionaltasuna eta bikaintasunarekin bat eginez.

Aukera paregabea beraz, euskal musikari sekulako ekarpena egin dion artistaren eta taldearen zuzenekoaz gozatzeko.

 

GARI & MALDANBERA:

Gari: Ahotsa eta gitarrak

Alex Alonso: bateria eta programazioak.

Oier Aldekoa: baxua, teklatuak eta ahotsak.

Miguel Moyano: gitarra, teklatua, programazioak eta ahotsak.