Azpeitia, E-20730

Gari, Montxo eta Joxelontxo

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek emanaldia eskainiko dute Soreasu Antzokian.

2019-03-09 16:30:00+01:00
2019-03-09 16:30:00+01:00
2019-03-09 16:30:00+01:00
Pailazoak
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Gari, Montxo eta Joxelontxo

1995 ean sortu zen GARI, MONTXO eta JOSELONTXO pailazoak – TUTIK CLOWNS taldea. Zirkuko pailazoaren kontzeptu klasikoa gaurkotzea da talde honen helburua, jatorrizko ezaugarriak aldatu gabe eta munduko iharduerarik serioenari, barrea eragiteari, seriotasun profesionala eman nahirik.

Hirukote hau “clown” batek (Garikoitz Muñoz) eta bi “augustok” (Ramón Irizar eta José Antonio Malvido) osatzen dute. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, alemanez eta ingelesez aurkezten dituzte beren ikuskizunak.

Talde honek proposatzen duen pailazo-eredua gure inguruan nagusi direnen ezberdina da, esan bezala zirkuko pailazo klasikoak baitira.

Musikak garrantzi handia du taldearen ikuskizunetan, eta musikari trebeak dira taldea osatzen duten hiru lagunak. Saxoa, tronpeta, tuba edo bibolina bezalako tresna konbentzionalekin batera, zirkuan beti erabili izan diren musika-tresna ezohizkoak ere jotzen dituzte, hala nola zerra musikala, kanpaitxoak edo eta zintzarriak.

Aipagarriak dira, era berean, ikuskizunetan erabiltzen dituzten jantziak, benetako pailazo jantziak, dotore eta ikusgarriak. Eskenografiak ere zirkua dakar gogora, talde honen ikuskizunak zirku-karpatxo baten aurrean ematen baitira. Benetako zirko handietan ere egin dute lan, ala nola Frantziako, Alemaniako eta Espainiako zirkoetan. Euskal Herriko antzoki eta festa ugarietan ere izan dira, eta ETB ko hainbat saioetan ere parte hartu izan dute.