Azpeitia, E-20730

Gaur ez da inoiz

2016-04-18 22:05:00+02:00
2016-04-18 22:05:00+02:00
2016-04-18 22:05:00+02:00
Soreazu antzokia
Gaur ez da inoiz

Gaur ez da inoiz antzezlanak gaur egungo mundu esperpentikoa azaldu nahi du eta era berean gizartearen isla izan.

Ironiaz, tragediaz eta umorez, kritika garratz honetan, egitura sozial hipotetikoen laginak ikusi ahal izango ditugu. Beti islatzen ditugu funtzio distopikoak guregandik aparte, epe urrun batean. Testu honek, etorkizun itsu hori, dagoeneko gure artean egon daitekeela dio. Amildegian erortzera goazela.

Ametsen munduan, efektismo eta fikzio puntu batez, mundu dekadente bat erakustera datorren lana da, errealitate grotesko bat lortu nahian, osagai metaforiko, sinbologia eta alegoriez baliatuko dena. 

Eboluzioaren eternitatea. Gizakiaren itzalek ereiten duten hazia. Mundu poetiko goibel batean sartzera goaz.

Sarrera: 10€. Kultur bonoarekin 5€. Sarrerak internetez www.entradiun.com atarian eta kulturgunean salgai.