• Goazen, berriz antzerkira
  • 2018-12-02T12:00:00+01:00
  • 2018-12-02T16:30:00+01:00
  • Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.
  • Goazen, berriz antzerkira
Azpeitia, E-20730

Goazen, berriz antzerkira

Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

2018-12-02 12:00:00+01:00
2018-12-02 12:00:00+01:00
2018-12-02 12:00:00+01:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Goazen, berriz antzerkira
Abenduaren 2an 'Goazen, berriz antzerkira' ikuskizuna estreinatuko da Soreasu Antzokian. Saio bikoitza izango da: lehen saioa 12:00etan, eta bigarrena, berriz, 16:30etan. 
Goazenen ikuskizun berrirako sarrerak azaroaren 20an, asteartea, jarriko dira salgai. Alde batetik, bi emanaldietarako sarrerak Soreasu Antzokiko lehiatilan erosi ahal izango dira, 15:30etik 17:30era. Ondoren, Sanagustin kulturgunean jarriko dira salgai. Bestetik, astearteko 15:30etatik aurrera, www.kulturaz.eus atarian ere erosi ahal izango dira. Sarrerak 8€ balioko du, eta Kultur Bono bakoitzarekin sarrera bati %50eko deskontua egingo zaio. Gehienez, pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.
 
Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean. Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel… Markelek Markel izaten jarraituko du.
 

Pasa den ikasturtean Goazen antzerkiaren bi emanaldi izan ziren, eta bietan Soreasu bete zen. Honako bideoan ikus daitezke iazko antzerkiaren irudi batzuk: