- https://www.kulturaz.eus/agenda/hamabost-urte-hil-da-jenioa
- HAMABOST URTE | HIL DA JENIOA
- 2026-10-24T10:00:00+02:00
- 2026-10-24T23:59:59+02:00
- Sorkuntza kolektiboaren inguruko jardunaldia.
- HAMABOST URTE | HIL DA JENIOA
HAMABOST URTE | HIL DA JENIOA
Sorkuntza kolektiboaren inguruko jardunaldia.
‘Hil da Jenioa’ deituriko jardunaldi hauetan sorkuntza kolektiboa izango da muina. Aspalditik bueltaka izan dugun susmoa da artistaren bikaintasun eta originaltasuna baino, ez ote den berez elkarlana sormenaren motor nagusia. Eta hori hala dela onartuta ere, zergatik egiten zaion hainbeste gorazarre artistaren bikaintasun, ospe, marka indibidualari. Are, ez ote dugun guk geuk ere makinaria horretan aktiboki parte hartzen. Dinamoa sormen gunetik sorkuntza kolektiboa bultzatu nahi genuke, eta horren inguruan pentsatzeko planteatu ditugu jardunaldi hauek.
10:00etatik 14:00etara bilduko gara Dinamoa sormen gunean. Tartean solasaldiak, performanceak eta luncha izango ditugu goiz osoan zehar. Sorkuntza kolektiboaz ari garenez, elkarrekin esperientziak partekatzea funtsezkoa da; horregatik nahi dugu egun horretan sortzaile ezberdinen begirada zabal eta aberasgarria izatea.
Ekitaldira joateko hartu zure gonbidapena.

Sarrerak