Azpeitia, E-20730

HARRIBIL DANTZA TALDEA | HEGALDIA

2024-05-12 19:00:00+02:00
2024-05-12 19:00:00+02:00
2024-05-12 19:00:00+02:00
DANTZA IKUSKIZUNA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
HARRIBIL DANTZA TALDEA | HEGALDIA

Euskal dantzak gure kulturan oso errotuta dauden dantzak izateaz gain, euskal izaera definitzen duten ondare kultural ere badira. Aspalditik mantendutako ohiturak izan arren, gure dantzek (kultura osoarekin batera) historian zehar zapalkuntza handia jasan dute, frankismo garaian bereziki.
Horrela, Gerra Zibil zein ondorengo urteetan hainbat euskaldun Frantzia zein beste herrialdeetara atzerriratu behar izan ziren, beren maletetan, arropak ez ezik, euskal nortasuna ere eramanaz.
Urte askoren ondoren, gerrak sortutako kearen artean etxera itzultzeko bidea ireki zitzaien. Konturatu gabe, ordea, atzerrian ikasitako teknika, janzkera eta pausoak bereganatu eta ekarri zituzten.
Maleta horiek dira gaur egun garenaren ispilu, euskal nortasunaren kolore, alaitasun, doinu zein dantzen islada. Ahanzturan geratu ez dadin, hura gogoratzea besterik ez dagokigu guri.
Beraz, maletak ireki eta has dadila hegaldia.