Azpeitia, E-20730

HATOR HATOR HORROR FEST II

2022-12-16 19:00:00+01:00
2022-12-16 19:00:00+01:00
2022-12-16 19:00:00+01:00
ZINEMA JAIALDIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
HATOR HATOR HORROR FEST II

Abenduaren 16, 17 eta 18an Hator Hator Horror Fest-en bigarren edizioa ospatuko da Azpeitian. Fikziozko eta animaziozko film labur, euskal film,  estreinaldi, kontzertu, tailer eta erakusketek osatuko dute, besteak beste, zinemaldia. Beldurrezko zinema jaialdia Azpeitiko Udalak, Ospel Filmsek eta Kulturaz Kooperatibak antolatu dute elkarlanean.  

Berrikuntza gisa, bigarren edizio honetan, K-sarien lehiaketa irekia ospatuko da. Bertan, animaziozko edo fikziozko euskal film labur onena sarituko da, lehiaketa ireki baten bidez.  Laburmetrai sariduna 2023ko Donostiako Zinemaldian K-sarien sailean emango dute. 

Proiekzioez gozatzeko HHHF bonua eskuratu daiteke esteka honetan. Proiekzio bakoitzaz gozatzeko aukera ere izango da, leihatilan bertan eskuratu ahal izango diren sarreren bidez (5€ bakoitza).

Abenduak 16, ostirala:
• HellRaiser + K Sariak | 19:00
Abenduak 17, larunbata:
• Animaziozko laburmetraiak | 10:30
• Fikziozko laburmetraiak | 12:00
Mad Heidi | 16:30
• Unicorn Wars | 18:30

Haurrentzako makillaje tailerra, heavy metal kontzertua eta garagardo dastaketaz gozatzeko aukera ere izango da.

* Bigarren edizioaren kartelak Clive Barker-en (1987) ‘Hellraiser’ filmari egiten dio erreferentzia.


HATOR HATOR HORROR FEST II