• HERRIYE | Antzezlanaren proiekzioa
  • 2023-02-02T20:30:00+01:00
  • 2023-02-02T23:59:59+01:00
  • Antzerki Topaketen 40. urtemugarako bereziki sortutako antzezlan sarituaren proiekzioa izango da Soreasu Antzokian. Aurretik sormen prozesua erakutsiko duen DAPA ikusi ahalko da.
  • HERRIYE | Antzezlanaren proiekzioa
Azpeitia, E-20730

HERRIYE | Antzezlanaren proiekzioa

Antzerki Topaketen 40. urtemugarako bereziki sortutako antzezlan sarituaren proiekzioa izango da Soreasu Antzokian. Aurretik sormen prozesua erakutsiko duen DAPA ikusi ahalko da.

2023-02-02 20:30:00+01:00
2023-02-02 20:30:00+01:00
2023-02-02 20:30:00+01:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
HERRIYE | Antzezlanaren proiekzioa

Hemen asunto serioa dago. Ez da Azpeitiko ohitura jatorren segida eta transmisio kontua bakarrik lagunok, hemen herri nortasuna da jokoan dagoena, NOR-TA-SU-NA! Zirt edo zart egiten ez badugu, hau badoa! Cést fini! Akabo Azpeitia!

Baina ateka honetatik nork aterako gaitu, herriak ez bada? Eta herria, adiskidea, zu zeu zara! Antzerkiak behingoagatik gutako bakoitzari herritar gisa konpromiso zibiko maila handia eskatzen digu. Lehenbizi izan azpeitiar, eta ondoren beste guztia. “Jayo. Azpeitiye. Hill”

Herriak herriari eman behar dio arnasa, eta herritik hartu. Zuk herria bezainbeste behar zaitu Azpeitiak zu. Orain ezin gara ezkutatu.

Azpeitiarentzat hil ala biziko kontu bat ebatzi behar dugu Sanagustinen. Azpeitiarra bazara ez hutsik egin! Zatoz eta ikasi zer den benetako azpeitiar izatea. Edo are benetakoagoa oraindik. 

Aurrena izan azpeitiar, eta gero nahi duzuna. “Jayo. Azpeitiye. Hil"