Azpeitia, E-20730

Hitzaldia: Altsasukoak aske

Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno Altsasuko gazte auzipetuen hitzaldia

2021-02-25 18:00:00+01:00
2021-02-25 18:00:00+01:00
2021-02-25 18:00:00+01:00
Hitzaldia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Hitzaldia: Altsasukoak aske

Altsasuko muntai polizilaren inguruko hitzaldia eskainiko dute auzipetuak izan ziren gazteetako bik, Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamunok, otsailaren 25ean, 18:00etan, Soreasu Antzokian. Ekitaldia Orkatz kultur elkarteak antolatu du eta Enekoitz Esnaola kazetariak gidatuko du.

Osasun-larrialdia dela eta, 250 laguneko edukiera muga izango du ekitaldiak. Ez da aurrez gonbidapena hartu beharrik izango. 

2016ko urriaren 15eko goizaldean Koxka tabernaren inguruetan izandako liskarrek bizitza betiko aldatu zieten Adur Ramirez de Alda eta

Jokin Unamunori. Terrorismo delitua egotzita, Auzitegi Nazionalak bere gain hartu zuen instrukzioa, eta urte hartako azaroaren 14an atxilotu zituen Altsasuko zortzi gazte.

2019ko apirilean egin zitzaien epaiketa Auzitegi Nazionalean, eta ekainaren 1ean 79 urteko espetxe zigorra ezarri zieten, guztira, zortzi gazteei —bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak—. Epai haren ondotik, espetxeratu egin zituzten Abad, Urrizola, Goikoetxea eta Cob. 

Gaur egun, espetxe erregimeneko baimenen bidez «erdi askatasuneko» egoera batera heldu dira; ez daude libre, kalean egon arren. Horren adierazle da, esaterako, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeak oraindik ere gauero itzuli behar izaten dutela espetxera lotara. 

Urte hauetan auzipetuek estatuko hainbat kartzela ezagutu dituzte, eta errealitate bidegabeak pairatu, hala nola sakabanaketa, isolamendua edota FIES erregimena.