Azpeitia, E-20730

Hitzaldia eta proiekzioa: Mikel Sarasola (bertan behera)

#MendikoAhotsak zikloko emanaldia bertan behera gelditu da, ezbehar bat medio.

2021-02-18 19:00:00+01:00
2021-02-18 19:00:00+01:00
2021-02-18 19:00:00+01:00
Soreasu Antzokia
Hitzaldia eta proiekzioa: Mikel Sarasola (bertan behera)

Lagun Onak Mendi Bazkunak 2021 urtean zehar egingo duen ‘Mendiko Ahotsak’ emanaldi zikloa aurkeztu du, bere 75. urtemugako programan jasotako ekintza nagusietakoa. Zikloaren testuinguruan, munduko alpinista eta eskalatzaile onenak izango dira Azpeitian beraien ibilbide eta bizipenak plazaratzen. Beraiekin batera, herriko eskalatzaile eta abenturazaleak, bidaiari nekaezinak, ur-amiletako kayakistak, himalayistak, mendiko lasterketetako korrikalariak… Programa orekatua osatu da, gertuko zein nazioarteko hizlariak uztartzen dituena.

Mikel Sarasola (Donostia, Euskal Herria, 1987). Ur-amiletako kayakista da. Gaztetan Espainiako txapeldun izan zen eta, ondoren, bere kayaka furgoneta batean sartuta munduan zehar ibiltzea erabaki zuen, erronka estimulatzaileak eta esperientzia berriak aurkitu nahian: Groenlandia, Pakistan, Peru, Patagonia, Nepal…