• Hitzaldia: OMBUAREN ITZALA
  • 2021-05-03T19:00:00+02:00
  • 2021-05-03T23:59:59+02:00
  • Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren dokumentalaren sortze prozesua azalduko du Patxi Bisquertek astelehenean Dinamoa sormen gunean.
  • Hitzaldia: OMBUAREN ITZALA
Azpeitia, E-20730

Hitzaldia: OMBUAREN ITZALA

Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren dokumentalaren sortze prozesua azalduko du Patxi Bisquertek astelehenean Dinamoa sormen gunean.

2021-05-03 19:00:00+02:00
2021-05-03 19:00:00+02:00
2021-05-03 19:00:00+02:00
Dinamoa sormen gunea
Hitzaldia: OMBUAREN ITZALA

EGUZKI ART ZINEMAk urteak daramatza Ombuaren Itzala filma gauzatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasunen izan arren, aurrera doaz proiektuarekin, Pedro Mari Otañok “memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan”.

Filmaren abiapuntua auzolanean kokatu dute, “Otañok maite izango zukeen moduan”. Euskal Herrian ez ezik, Argentinaraino eraman nahi dute auzolan erraldoia. Filma egiteko behar den finantzazioa 10€tako 30.000 zine sarrera salduta lortzea da auzonalanaren xede nagusia. Ez da erronka makala, eta denon laguntza beharko dute.

Pedro Mari Otañoren bizitzaz, dokumentalaren nondik norakoez, ibilbideaz eta auzolanaz hitz egitera etorriko da Patxi Bisquert, dokumentalaren sustatzailea, maitzaren 3an, astelehena, 19:00etan Dinamoa sormen gunera. Gonbidatuta zaudete!