Azpeitia, E-20730

Hitzartu atzo, gaur eta bihar?

Herri galdeketara arteko prozesua gogoratzeko eta aurrera begirako asmoak azaltzeko ekitaldi irekia.

2016-11-12 11:30:00+01:00
2016-11-12 11:30:00+01:00
2016-11-12 11:30:00+01:00
Ekitaldia
Sanagustin kulturgunea
Hitzartu atzo, gaur eta bihar?
Hitzartu aurkezpen ekitaldiko argazkia (Argazkia: Alex Berasategi)

Hitzartu: "Hilabeteak pasa dira ekainaren 5eko herri galdeketa egunetik. Gustura gaude egun eder hartaz gozatzeko zoria izan genuelako. Azpeitian, 16 urtetik gorako 4.781 herritarrek parte hartu genuen ekintza hartan, aukera zuten guztien %39,37. Eskerrik asko zure babesa eta laguntzagatik.

Azaroaren 12an Sanagustinen izango  dugun ekitaldira gonbidatzen zaituztegu. Bertan, herri galdeketara arteko prozesua gogoratuko dugu batetik, eta aurrera begirako asmoei buruz ere arituko gara pixka bat. 11:30ean izango da, ez da luzea izango eta hamaiketako txiki batekin amaituko dugu".