• IA DENA | [goiza]
  • 2023-06-17T10:00:00+02:00
  • 2023-06-17T23:59:59+02:00
  • CAF-ELhuyar sariaren baitan "IA DENA: adimen artifiziala sorkuntzan" jardunaldia ospatuko da.
  • IA DENA | [goiza]
Azpeitia, E-20730

IA DENA | [goiza]

CAF-ELhuyar sariaren baitan "IA DENA: adimen artifiziala sorkuntzan" jardunaldia ospatuko da.

2023-06-17 10:00:00+02:00
2023-06-17 10:00:00+02:00
2023-06-17 10:00:00+02:00
JARDUNALDIA
Dinamoa sormen gunea
Sarrerak Doakoa
IA DENA | [goiza]

Aditzen du adimen artifizialak? Adi dago adimen artifiziala? Adimenik badu adimen artifizialak? Badaki galderak egiten adimen artifizialak? Zer daki egiten adimen artifizialak? Badaki aginduak ez betetzen? Badaki isilik egoten hitz egiteko eskatzen zaionean? Badaki euskaraz egiten adimen artifizialak? Toka eta noka ere bai? Ala tonaka idazten daki? Zer daki adimen artifizialak? Badaki adimen artifizialak artifiziala dela? Natural bizi du hori? Arroztasunik sentitzen du? Zer sentitzen du adimen artifizialak? Zerk egiten du hain erakargarri adimen artifiziala? Gure ispilua izateak beharbada? 

Guk galderak dauzkagu, galdera asko, eta Adimen Artifizialak ez dizkigu erantzuten. Horregatik antolatu dugu IA DENA jardunaldia, adimen artifizialari buruz hausnartzeko eta hitz egiteko. Galderak egiteko, erantzunen batzuk entzuteko, eta seguru asko galdera berriak uzteko aidean.

Ezagutzen genuen mundua inarrosi egin du adimen artifizialaren garapenak. Oso denbora gutxian, leku eta jardun jakinetara mugatuta egotetik eguneroko bazka dugun prentsako pentsura egin du salto, eta egunero dago albisteren bat batean ez bada bestean adimen artifizialari buruz. Aldekoak berri-lapiko, kontrakoak kokoriko, askok zalantzaz eta kezkaz beterik dakusate adimen artifizialaren garapena, ez esateagatik munduaren norabidea.

Zientzia gaiak gizartera zabaltzeko helburuz egiten du lana Elhuyar Fundazioak, hala sortu zituzten CAF-Elhuyar sariak, eta horregatik jaso du IA DENA jardunaldiak sorkuntza beka aurten, Jon Sanchezekin ex aequo. Eta horixe da jardunaldi honen helbururik behinena: adimen artifizialaz tutik jakin gabe ere jakinmin pixka bat daukan edozeinentzako modukoa izatea. Geuregandik hasita, jakina. 

Datorkigun munduaz, edo jada hemen daukagunaz batera pentsatzea da nahi duguna, elkarri entzutea, adi entzutea, gure adimena esna mantentzeko, artifizialak gure lanak egingo dituela pentsatu beharrean.

IA DENA dezake adimen artifizialak, antza, baina testu hau guk idatzi behar izan dugu. 

Zer dakar berri adimen artifizialak?

IA DENA | [goiza]