Azpeitia, E-20730

Idoia Zabaleta: 'Azalaren izenean'

'Sormena zertarako?' hitzaldi zikloaren lehen saioan Zabaletak Azala kreazio espazioaz ariko da hizketan.

2018-04-24 19:00:00+02:00
2018-04-24 19:00:00+02:00
2018-04-24 19:00:00+02:00
Hitzaldia
Dinamoa
Idoia Zabaleta: 'Azalaren izenean'

Idoia Zabaleta (Gasteiz, 1970) koreografoa da. Biologia fakultatean ekosistemetan eta populazioen dinamikan espezializatu zen. Dantza berria eta inprobisazio-ikasketak egin zituen Bartzelonan, Florentzian, Amsterdamen eta New Yorken. 1995 eta 1999 bitarte Mal Pelo konpainiarekin egin zuen lan. 2000tik aurrera, koproduzitzen eta bere lanak egiten hasi zen, beste artista eta ikerlariekin batera lan eginez, besteak beste, Isabel de Naverán, Filipa Francisco, Antonio Tagliarini, Ixiar Rozas eta Jaime Conderekin. Bere lanak jaialdietan eta nazioarteko topaketetan egon dira ikusgai. Zenbait master eta graduondoko ikastarotan eskolak ematen ditu, eta 2008az geroztik, Juan Gonzálezekin batera, arte egoitzetarako eta sormenerako AZALA espazioa eraiki eta kudeatzen du, Arabako Lasierran, bera bizi den herrian bertan.

AZALA, kreazioa espazioa (Lasierra, 2008) Funtsean eta hastapenetik, kreazio- lanerako espazioa da, sorkuntzarako gune bat. Lasierra herri inguruko nekazal gunean, eta kultur egitasmoa izanik,

AZALA artisten egoitza eta topaketa lekua da halaber. Ikerketa, gogoeta eta sorkuntza dira egitasmoaren oinarriak. Arte eszeniko eta performatiboen lurraldean kokaturik, bere burua behin eta berriro deslurralderatzea bilatzen du. Mintz iragazkorra da AZALA, gorputzaren azala, gorputz-egituraren osotasuna mantentzeaz batera ingurunearekin komunikazioa ahalbideratzen du. AZALA, azalera, lurralde baten hedadura.