• JAIOTZA BASATIA
  • 2021-12-26T12:00:00+01:00
  • 2021-12-26T23:59:59+01:00
  • Urteari amaiera on bat emate aldera NAIZ Irratiak ’Jaiotza Basatia’ zuzeneko irrati saioa antolatu du Dinamoa sormen gunean Kamikaz kolektiboko artistekin.
  • JAIOTZA BASATIA
Azpeitia, E-20730

JAIOTZA BASATIA

Urteari amaiera on bat emate aldera NAIZ Irratiak ’Jaiotza Basatia’ zuzeneko irrati saioa antolatu du Dinamoa sormen gunean Kamikaz kolektiboko artistekin.

2021-12-26 12:00:00+01:00
2021-12-26 12:00:00+01:00
2021-12-26 12:00:00+01:00
Zuzeneko Irratsaioa
Dinamoa sormen gunea
JAIOTZA BASATIA

Gabonen inguruko hausnarketa kritiko, historiko eta feminista egiteko balioko du ’Jaiotza Basatiak’ saioek. Izan ere, egun bereziak dira urte amaierakoak eta, gustatu ala ez gustatu, guztioi harrapatzen gaitu Gabonetako zurrunbiloak. Batzuek izugarri maite dituzte familia arteko bazkari oparoak, mahai-zapi gorriak eta txanpan kopak. Beste batzuen kasuan tristezia da gailentzen dena, edota barkardadea. Badago, telebistako perfume iragarkiekin nazka-nazka egina dagoena, edo ta lagun izkutuaren bila burua, eta ia-ia arima ere, dendaz dena galtzen duena. Beste batzuei, pentsatu hutsarekin tripak nahasten zaizkie, eta ez dute jan nahi ez bildots, ez legatzik, ez turroirik.... Gabonetako digestiborik onena izango da Jaiotza Basatia.