- https://www.kulturaz.eus/agenda/jam-saioak-formatu-libreko-dantza-saioak
- JAM SAIOAK | KONTAKT INPROBISAZIOA
- 2025-03-15T10:00:00+01:00
- 2025-03-15T23:59:59+01:00
- Naiara Berezibar eta Aiala Etxegaraik dinamizatuko dituzte martxotik ekainera burutuko diren lau saioak.
- JAM SAIOAK | KONTAKT INPROBISAZIOA
JAM SAIOAK | KONTAKT INPROBISAZIOA
Naiara Berezibar eta Aiala Etxegaraik dinamizatuko dituzte martxotik ekainera burutuko diren lau saioak.

Zer da Jam bat?
Jam-a, kontakt improbisazioa praktikatzeko eskeitzen dugun espazio-denbora bat da. Dantza mota honetan, mugimenduan dauden bi pertsonek elkarrizketa bat sortzen dute, gida-rolik gabe, koreografiarik gabe, gidoirik gabe, une bakoitzean inprobisatuz.
Jam-etan, kontakt inprobisazioak fisikalitatea aztertzeko ematen digun aukera baliatzen dugu, esperientzia-maila kontuan hartu gabe, jolasa, jakin-mina eta dantzaren plazera ardatz hartuta.
Jamak herriko jendearentzat zabalik daude.
Jam bakoitza ordubeteko beroketarekin hasiko da. Horregatik, puntualitatea eskatzen dizuegu; izan ere, ondoren, beroketa amaitzen denean, atea 11:30ak arte itxiko da.
Zer jakin behar dut Jam batean parte hartu aurretik?
Praktikan erosotasun eta ongizate handiagoa izateko, hau gomendatzen dugu:
Ikasgelara arropa erosoarekin joatea, botoirik eta kremailerarik gabeko oihal malguekin. Eraztunak, belarritako luzeak, eskumuturrekoak, piercingak edo bikotearekin kontaktuan eragozpenak sor ditzakeen beste edozein objektu kentzea. Esku eta oinetako azazkalak moztuta edukitzea.
Izerdi asko botatzen baduzu, ekarri arropa aldatzeko.
Arreta jarri besteak deseroso sentiaraz ditzaketen usain fuerteei (lurrin eta izerdi usainei).
