• Jon Braun
  • 2018-09-30T16:30:00+02:00
  • 2018-09-30T23:59:59+02:00
  • Txotxongilo ikuskizun eder honek 'maitasunak ematen duen adorea' erakusten du, "western itxuran koloreztatuta eta kantatuta, abenturaz, umorez eta emozioz jantzita".
  • Jon Braun
Azpeitia, E-20730

Jon Braun

Txotxongilo ikuskizun eder honek 'maitasunak ematen duen adorea' erakusten du, "western itxuran koloreztatuta eta kantatuta, abenturaz, umorez eta emozioz jantzita".

2018-09-30 16:30:00+02:00
2018-09-30 16:30:00+02:00
2018-09-30 16:30:00+02:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Jon Braun

SINOPSIA

Indio txikien herrian zoriona eta poza dira nagusi. Baina, bat-batean, Jon Braun txikia eta bere arreba Malintxe banatuko dituzte. Urrunean, Malintxe ausartak ez ditu bere neba eta herrixka ahaztuko. Jon Braunek bere arrebaren bila abiatzea erabakiko du. Zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun ausardiari buruzko istorio zirraragarria.

Zergatik JON BRAUN?

Atzo eta gaur, umeek zoritxarreko garaietan bizi dituzten egoerak apalki taularatu nahi izan ditugu. Istorio hau txikienei kontatzeko, Imanol Urbietaren pertsonaian oinarrituta, ipuin bat asmatu dugu, betiere, estetika zaindu bat eskainiz, western itxuran koloreztatuta eta kantatuta, abenturaz, umorez eta emozioz jantzita. Baina batez ere, zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun adorea islatu nahi izan dugu.

JON BRAUNek munduko Jon Braun txiki guztiak hurbildu nahi dizkigu aretoko eserlekuetara.

ANTZEZLANARI BURUZKO INFORMAZIOA

Antzerki mota: Titere ikuskizuna.
Nori zuzendua: Publiko familiarra, 4 urtetik aurrera.
Hizkuntza: testu gabekoa.
Iraupena: 50 minutu.

FITXA ARTISTIKOA
Jatorrizko ideia: Anita Maravillas
Zuzendaria: Iván Alonso
Aktore-manipulatzaileak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Musika: Fran Lasuen
Argiztapena: Ion Chávez
Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (ATX teatroa)
Panpinen sorkuntza: Anita Maravillas
Soinu espazioa: Alberto de La Hoz
Kartela/Esku-orria: Susanna Martin
Ekoizpen exekutiboa: Maria Goirizelaya
Ekoizpena: Portal 71
Banaketa: Rocío Pindado

Laguntzailea: Zornotza Aretoa

Diru-laguntza: Eusko Jaurlaritza