Azpeitia, E-20730

JON PLAZAOLA | AA AITA

2026-01-23 19:30:00+01:00
2026-01-23 19:30:00+01:00
2026-01-23 19:30:00+01:00
BAKARRIZKETA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak
JON PLAZAOLA | AA AITA

Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen “Tu-Tum; Platz!” Ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.

Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gora etorrita eta aitatasun “Alta”-n jarraitzen duela probes- tuz “AA AITA” sortu du orain Euskal Herriko ikusle- goaren gozemenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen

Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publi- koarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Espe- rientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: Oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski; gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakont- zeko batez ere.

Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik arituko da. Komedia. Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik... Ez; benetan. Parre egiteko.

JON PLAZAOLA | AA AITA