• JOTAKIE
  • 2021-10-09T21:00:00+02:00
  • 2021-10-09T23:59:59+02:00
  • Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak talde azpeitiarraren kontzertua antolatu du.
  • JOTAKIE
Azpeitia, E-20730

JOTAKIE

Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak talde azpeitiarraren kontzertua antolatu du.

2021-10-09 21:00:00+02:00
2021-10-09 21:00:00+02:00
2021-10-09 21:00:00+02:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
JOTAKIE

Jotakie taldea, Euskal Herriko punk eztandaren baitan sortu zen, 1981. urtean, eta punketik urrunagoko doinuak landu zituzten euskaraz, pop rock estiloan. Punk eta rockaren eztanda horrek, azpiegitura berri gutxieneko batzuk sortzea ere ekarri zuen. Lehen disketxeak sortu eta hasi ziren horrelako taldeak ateratzen. Jotakiek, diskoa partekatu zuen Kortatu, Cicatriz eta Kontuz hi! taldeekin. Eta gero talde bakoitzaren lan luzeak etorri ziren, Marino Goñiren hautuak arrakastatsuak suertatu ziren euskal gazteen artean.

1981. urtean sortu zen Jotakie, Azpeitia eta Azkoitiko lau gaztek bat egitean. Lehen bi urteetan zenbait kide joan eta beste zenbait etorri baziren ere, 1983. urteaz geroztik, talde finkoa izan zuen 1990ean desegin zen arte. Jotakieren ohiko kideak izan ziren taula gainean Jose Antonio Elorza Elortxa (ahotsa), Jose Manuel Aizbitarte Maolo (gitarra), Luka Martin (baxua) eta Pello Larrañaga (bateria). Lehen urteetan, taldea artean J.KIE deitzen zela, Jesus Sudupe Pattakie (gitarra) eta Juan Manuel Aparicio Makoki (bateria) ere aritu ziren taldean, baina hura utzi eta 1984an Direccion Obligatoria sortu zuten, non Luka Martinek ere parte hartu zuen. Beranduago Fran Iturbe sartu zen taldean, bigarren gitarrista bezala.

Jotakiek ‘Zurt’, ‘Piztu nazazu jauna’ eta ‘Joxemai beltza’ lan luzeak plazaratu zituen hamarkada baten buruan. Hamarkada batzuk geroago, orduko doinuak berriz gogoratu, kantatu edota dantzatzeko aukera izango da Azpeitian. Gogoangarria izango den emanaldan.

Jotakie web.jpg