• Juan Valls + Sara Mansilla
  • 2018-09-23T19:00:00+02:00
  • 2018-09-23T23:59:59+02:00
  • Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ko zirkuituko kontzertua. “Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, gipuzkoar talentu berriak balioan jartzeko eta sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.
  • Juan Valls + Sara Mansilla
Azpeitia, E-20730

Juan Valls + Sara Mansilla

Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ko zirkuituko kontzertua. “Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, gipuzkoar talentu berriak balioan jartzeko eta sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.

2018-09-23 19:00:00+02:00
2018-09-23 19:00:00+02:00
2018-09-23 19:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea,
Juan Valls + Sara Mansilla

JUAN VALLS

Juan Valls (Oñati, Gipuzkoa) musikariak bere hirugarren lana argitaratu zuen bakarlari bezala joan zen Irailean, 2017ko uda partean Glasgoweko “La Chunky” estudioetan Johnny Smillie-ren laguntzarekin grabatutako lana. “La Chunky Sessions” zazpi abesti akustikoz osatutako lana da eta musika amerikarraren influentzia nabaria aurkezten du, testu korapilatsuen bitartez irudimen handiko mundua gogora ekarriz.

Lehenago Vallsek 2015. urtean bere lehenengo lana plazaratu zuen “Life holds red lights on behind” Iñaki Zubia eta Iban Idigorasen eskutik. Mondosonoro aldizkariak urte horretan Euskal Herrian eta Errioxan argitaratu ziren maketa onenetarikoen artean sailkatu zuen. Hau ere, folk eta country amerikarraren kutsua duten abestiez osatutako lan akustikoa.

Bere bigarren lana “streaming” bidez aurkeztu zuen 2017ko hasieran. “Blue distance and other bluish songs” lau abestiz osatutako lan laburra eta elektrikoagoa da, eta zuzenean grabatutako bi abesti agertzen du.

Gaur egun, Valls bere azken lana aurkezten jarraitzen du emanaldi akustikoak edota elektrikoak eskainiz, beti ere bakarlari bezala. Gauzak horrela, musikari oñatiarra bere proiektuan murgilduta jarraitzen du, bide eta erregistro desberdinetan sakontzeko asmoarekin.

 

SARA MANSILLA

Bizitza osoa daramat musikaz inguratua, bai etxean eta baita musika eskoletan ere. Abestu eta kitarra jotzen dut betidanik. Nire ibilibide profesionala erakunde eta empresa desberdinek antolatutako ekitaldietan garatuz joan da bi urte hauetan zehar: Olatu Talka, Dkluba, Fnac, Jazzaldia, Jazpana, Musika Parkean eta Kutxa Kultur Festibala. Gainera, bi bigband desberdinetan parte hartu dut, Emusik ’16 eta Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra 17’, abeslari bezala bietan. Aurten Kutxa Kultur Residentzia lortu dut, eta honek kontzertu gehiago emateko aukera eman dit. Bestalde, Musikene-n Jazz-Abeslari formakuntza jasotzen ari naiz. Sara Mansilla proiektu musikala nire abesti propioez osatuta dago.

Nire musika estilo erreferenteak Bluesa, Jazza eta Funk-a dira. Oraintxe, Mecca Recording Studioan nire diska berria izango dena grabatzen ari naiz. Horretarako Pablo Costas (teklatua), Daniel Vallejo (baxua) eta Ander Alonso (batería) musikari apartekin nabil lanean.