K-Baret Antzerki Musikala

Bi saio egingo dira: 12:00etan eta 17:00etan

Azpeitia, E-20730
K-Baret Antzerki Musikala
  • Noiz 2020/12/13 12:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

*17:00etan hasiko den saiorako sarrerak agortuta daude.

 

Urteak itxita daramatza Dumontarren kabaret zaharrak baina Rose eta Juliettek ateak berriro irekiko dituzte. Lokal honetan hainbat artista arituko dira bezeroen egonaldia arintzen. Baina artista hauen egonaldia ez da batere arina izango. Teilatu desberdinen azpian jaioak eta berdinaren azpian elkartuta, euren biziak, ametsak eta ametsgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak. Bertan emango diren tirabiren testigu izango da ikuslea Cedric Flamcourtek gidatuta.